XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, ez dugu ahaztu behar, 1970-1980 urteetako Euskal Herrian utopia guztiek ematen zutela belaunaldi oso baten iritziz gure eskura.

2.4.2. Kooperatibak eta euskal abertzaletasuna

Esan dugunez, Arrasateko Kooperatiben helburuak ez dira politikoak. Beraz, euskal abertzaletasuna helburu politikoak dituen mugimendutzat hartzen badugu, zaila izango zaigu mugimendu bien arteko loturarik aurkitzea.

Hala ere, ez da gauza bera gertatzen euskaltzaletasuna delako kontzeptuarekin. 1970etik aurrera, Kooperatiben Taldearen jarrera euskaltzale nabaria izango da, bai publizitatean lortuko den elebitasunaren ezarpenagatik, eta bai ikastolen eta euskararen aldeko mugimenduarekin sortuko diren lotura zehatzengatik ere.

Beraz, ez bakarrik arlo politikoaz, baizik eta euskal gizartea eta euskal kulturaren garapenaz benetan arduratzen den euskal abertzaletasunaren eta Kooperatiben Mugimenduaren arteko loturak nabariak izan daitezke.

Hala ere, ez dugu ahaztu behar, helburu horiek ez direla bakarrik abertzaleen ezaugarriak. Abertzalea ez den baina herri honen egoeraz eta geroaz arduratzen den edonor, gure ekonomia- eta kultura-etorkizunaz ere arduratuko da.

Bestaldetik, Kooperatiben Taldearen (eta, zehazki, Arizmendiarrietaren) eta euskal abertzaleen arteko harremanetan, hiru jarrera oso ezberdin topa ditzakegu: a) Abertzale eraikitzaileak; b) Abertzale apurtzaileak; c) Oligarkiarekin loturiko abertzaleak.

Jakina. kooperatibismo eta abertzaletasunaren artean lehen aipatu ditugun loturak, jarrera eraikitzaile hori duten abertzaleekin igartzen dira batez ere. (Ez dugu ahaztu behar, nahiz eta jarrera politikoak zeharo ezberdinak izan, abertzale gehienek jarrera eraikitzaile dela).

Hala ere, badaude jarrera gutxi batzuk, kooperatibismoaren ekimenarekin loturarik aurkitu ez dutenak eta, beraz, lankidetzarekin oso kritikoak izan direnak.

Alde batetik, jarreraapurtzailea izan duten abertzale batzuk, ekintza politiko erradikaletik gehiegi espero izan dutelako-edo, oso kritikoak izan dira kooperatibismoarekin, honek ez baitu jarrera apurtzailea laguntzen, berez izaera erreformista izanda.